HHZZ - BBS II Gifhorn Europaschule-ra bisita

Fabrikazio mekanikoan eta diseinuko  irakasle den Asier Elejoste, bueltatu berri da Alemaniako Heziketa Zikloko BBSII ikastetxetik. Bertara gonbidatua izan zen hainbat hitzaldi ematera joan da LSBn jorratutako esperientzia dela eta material berrien inguruan, konkretuki, banbuaren erabilera material estruktural moduari  buruz. Horretarako, banbuz egindako  mendiko bizikletaren diseinu eta fabrikazioa erabili du eredu gisa.

EHU-arekin kolaborazioazioarekin egiten dituen proiektuen  berri eman zuen Gifhorn-en dagoen ikastetxean, beti ere material berriztatzaile eta ekonomia zirkularralarren inguruan. Itsasoan sortzen diren hondakinen berreskuratzeko lanak, mikroplastikoak...etab.

Pozik bueltatu da esperientzi honen ondoren; Alemanian, lanean oso inplikatua eta berritzailea den  ikaslego eta irakaslegoa aurkituz eta berriztatzeko gogoarekin.  Bertan fisika aplikatuaren klase bat antolatu zuten non bizikleta batetan eragiten duten esfortzu eta tentsioen deskonposaketa bat egin zuten azterketa estatiko eta dinamikoen bitartez.  
Klase horretan fisiko eta ingeniari alemaniarrak, gure irakasleak eta noski, ikasleek hartu zuten parte.