BATX 2 - Nazioarteko elkartrukea

Austrian dira dagoeneko 2. batxilergoko nazioarteko elkartrukea burutuko duten ikasleak.

Lehenengo geldialdia: Viena. Austriako hiriburura iritsi eta bertako lekurik interesgarri eta esanguratsuenak ikusteko aukera izan dute.

Ondoren, Graz hirirantz abiatu dira beren ikaskide eta familiekin topatu eta astebete pasatzeko prestaketak egiteko.

Baliagarri izango delakoan, aukera polita izaten da hau Europako beste herrialdeetako ikasleen errealitatea eta egunerokotasuna bertatik ezagutu eta, bide batez, ingelesa praktikatzeko (alemaniar pixka bat ikastearekin batera).