DBH - 1go mailakoak Andoaingo Artxiboan

DBH 1go mailako ikasleek, Historia gaiarekin hasi direnez, otsailaren 12, 13 eta 14ean, herriko Artxiboa ezagutu zuten (bisita sei talde-ordutan banaturik izan zen)

Bertan, Karmele eta Marta arduradunek zerbitzuak eskeintzen dituen material mota guztiak erakutsi eta bere ezaugarriak azaldu zizkieten:  XVII. mendetik Udal liburu desberdinek, argazkiek, planoek, festa-programek, publikazioek, etab.  garai desberdinetako bizimodua islatzen dute, baita hizkuntzaren garapena ere.  Ondoren biltegira pasa ziren (lau mila kaxa baino gehiago biltzen du), eta guzti hori digitalizatuta dagoela jakin izan zuten.