DBH - Pau-Jurançon-eko ikasleekin elkartrukea

Aste honetan zehar ikasle frantziarrak izan ditugu gure artean. Urtero bezala astebeteko elkartrukea egin dugu Jurançon-eko  La Salle Saint Joseph Ikastetxearekin. Astelehenean iritsi ziren eta ostiralera arte izan ditugu gurekin.

Egun hauetan ikasle frantziarrek EITBko egoitza, EUREKA Zientziaren museoa eta Albaola bisitatzeko aukera izan dute. Ostegunean, aldiz, Bilbon izan ginen denak elkarrekin Guggenheim museoan.

Martxoan gure txanda izango da Pau-ra beraiengana joateko eta tokiko ohiturak ezagutu eta adiskidetasun loturak sendotu ahal izango ditugu.

Laster arte! À bientôt!