LH - 5. mailakoak Peruharrin

Aurreko ostiralean, azaroak 15, 5. mailako ikasleak Leitzako Peruharrira joan ziren antzinako Euskal ohiturak eta herri kirolei buruz gehiago jakiteko asmoz. Iñaki Perurena, harri-jasotzaile handiak, eta haren alabak baserria erakutsi ondoren inguruko mitologiaz ere hitz egin zuten. 

 

Ondoren, Berastegira joan ziren bazkaltzera eta hango frontoian jolas ezberdinak egin zituzten hotzari aurre egiteko. Oso giro politean ibili ziren eta antzinako bizimoduaz harriturik itzuli ziren.