LH - Aliziaren burutazio miresgarria

Atzo eta gaur artean 5. mailako ikasleak Basterora gerturatu dira “Aliziaren burutazio miresgarria” aretoa ikustera. Aretoa Aliziaren munduaren inguruko elementuz ederki apaindurik zegoen, untxiaren erlojua, erreginaren aulkia, xake taula... eta ipuinaren barruan geundela sentitu dugu. Lur Kortak, ipuin kontalariak, gidatu du ekintza hau. Istorioaren hiru pasarte entzuteaz gain, jolas batzuetan parte hartzeko aukera izan dugu, Aliziaren ekintzak ulertu ahal izateko.

 

Amaitzeko, Aliziari buruzko liburu mordoak ikusteko eta irakurtzeko aukera izan dugu. Oso esperientzia polita eta aberasgarria izan da Aliziaren munduan murgiltzea bera gehiago ezagutzeko.