BATX 2 - Unibertsitaterako hautaproba

Gaur amaitzen dira Unibertsitate Sarbiderako Hautaprobaren azterketak.

Gaur amaitzen dira asko eta askoren urduritasun eta egon-ezinak eta momentua iritsiko da ikasturtearen balantzea egiteko ere.

Ez dirudi nota hau geure bizitzarako ezinbestekoa denik: ez genuke nahiko, ez eta gutxiagorik ere.

Eta balantze egiten hasiko bagina, urte hauetan elkarrekiko izan dugun harrera, arreta eta harremana azpimarratuko genituzke. Azpimarratuko genuke, bakoitzak bide honetan emandako bilakaera eta garapen pertsonala eta horretan, inork ez du suspenditu, ziur egon.

Orain, behin azterketak amaituta, merezitako atsedena hartzea dagokie gehienei. Beste batzuk, berriz, borrokan jarraitzen dugu, etsi gabe, azken aukerak baliatu nahian.

Zorionak den-denoi eta milesker ematen duzuen guztiagatik.