DBH - Elkartrukea Jurançon-eko Collège La Salle Saint-Joseph-eko ikasleekin

DBH 2ko frantseseko taldeko ikasleek eta beraien familiek etxean hartu dituzte ikasle frantziarrak.

Esperientzia aberats honi esker, hizkuntza lantzeaz gain, kulturari buruzko alderdiak lantzeko aukera polita izaten dute ikasleek. Helburu hori lortzearren zenbait bisita egiten dira bertako kultura eta tokirik garrantzitsuenak ezagutuz.  Ikasle frantziarrak gure artean ibili diren bitartean, Andoain ezagutzeaz gain, Eureka Zientzia Museoan, EITBn, Aquariumean eta Hondarribian izan dira.

Asteari amaiera emateko ikasle eta familiekin afari eder bat egin dugu. Esperientzia polita eta datorren urtean errepikatzeko modukoa!

Eskerrik asko parte hartu duzuen familia guztiei!