Salletarren mendi topaketa Andoaingo La Salle Berrozpen

SALLETARREN (BILBOKO SEKTOREA) MENDI TOPAKETA ANDOAINGO LA SALLE BERROZPE IKASTETXEAN

Familia agurgarria, gonbidapen berezi bat zabaltzen dizuegu La Salle eskoletako antolakuntzatik: apirilaren 7an, igandean, La Salle eskoletako mendi taldeen topaketan parte hartzea. Urtero egin izaten da eskola ezberdinek antolaturik eta jende askoren partaidetza ematen delarik. Zumarraga, Zarautz, Eibar, Bilbo, Irun, Beasain, Donostia eta Andoaingo eskoletako neska-mutil eta familiak elkartuko gara.

Ibilaldia goizez izango da eta festa eguerdi-arratsaldez: Andoaingo Buruntza auzoa mendia, Donostialdea, Azkorteko Ermita eta Urnieta  izango ditugu ikusgai (11km-3´5 ordu inguruko ibilbidea antolatu digute). Ibilbidea  ikastetxean hasi eta amaituko da; bertan bazkalduko dugu. FAMILIA eta MENDIZALE BAKOITZAK  BERE BAZKARIA ERAMAN BEHAR DU; antolakuntzakoek hamaiketakoa eta, bazkariko edaria, postrea eta kafea jarriko digute. Bazkaldu ondoren, umeentzako jolasak egitea pentsatua dago Izartxoko  begiraleen eskutik.

IBILBIDEA:

https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/andoain-buruntza-urnieta-andoain-31552345

ERAMAN BEHARREKOAK:

  • Arropa erosoa, mendian ibiltzeko oinetako egokiak.
  • Bazkaria (Hamaiketakoa antolakuntzakoek). Egokia litzateke ura eta jateko txikiak  eramatea biderako. Eskertuko genuke parte hartzaile bakoitzak “edalontzi berrerabilgarria”  ekartzea (jasangarritasuna).
  • Ondo pasatzeko gogoak.

Garrantzitsua iruditzen zaigu, familiak elkarrekin horrelako momentuak bizi ditzatela eta neska-mutilek elkarrekin beren aisialdiaz era honetan disfruta dezatela. Irteera honetan parte hartzera animatzen zaituztegu, egun berezia izango da, giro alaia, jolasak, musika, lagunak…

 

ALDAPAN GORA LSB TALDEA