Batxilergoa - Gerturatu eta ikasi

Ikasketetarako inguruneen bila abiatu gara oraingoan Izan ere, ikasgela eta errealitateak ez dute elkarrengandik urruti egon behar eta ikasitakoa bertatik bertara baieztatzeko aukera ezin dugu galdu.

Batxilergo Teknologikoko ikasleek, HETELek Miramon Parkean antolatutako jardunaldian hartu dute parte. Bertan, Heziketa Zikoetako hainbat ikasleren esperientziak jaso ondoren, urrutiko kontroleko mandoak egiten dituen "Danffos" enpresaren jarduera eta garun ikerketa egiten duen "BCBL" enpresaren jarduera ezagutu ahal izan dute.

Giza Zientzietako ikasleek, berriz, Donostian jardun dute: bertako historia eta garapen urbanistikoaren inguruko ariketa egin eta San Telmo Museoan izan dira XIX eta XX. mendeetako mugarri historikoen inguruan ikertzen.

Gizarte Saileko ikasleek Irungo erromatarren Oiasson museoa eta Junkal eliza bisitatu dituzte Latin hizkuntza eta kulturaren hainbat azalpenen ikuspegiak zabalduz.

Han eta hemen izandago esperientziak elkarrekinmtrukatzeko garaia izango da orain behin Ikastetxera iritsitakoan.