BATXILERGOA - "Eman odola, zabaldu bizia"

 

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko ordezkari bat izan da ikastetxean, 2. batxilergoko ikasleen artean odol-emailetza sustatu asmoz.

Ikasle hauek dagoeneko 18 urte bete ez badituzte, aurten joango dira betetzen eta hortik aurrera emaile izaten has daitezke.

 

Saioa Bolibar erizainak, hiru alderdi azpimarratu ditu hitzaldian:

  • eskubidea da odol-ematea,
  • segurua da
  • eta atsegingarria da emailearentzat, ekintza altruista delako.