2. Batxilergoa - Orientazio akademikoa

Aberasgarria izan da 2. mailako batxilergoko ikasle eta ikasle-ohiak bildu dituen ekitaldia.

Asmoa izan da, urte batzuk (batzuk gutxi eta besteak gehio) unibertsitatean ikasten jardun dutenek beren esperientziak azaltzea datorren urtean bide hori aukeratu nahi dutenen aurrean.

Arlo eta ikasketa ezberdinetako ikasleak izan dira bertan eta talde txikika joan dira esperientziak azaldu eta partekatzen.

Ona dela iruditzen zaigu ikasleek zuzenean jasotzea beste ikasle batzuren esperientziak.

Ziur gaude datorren urterako baliagarri izango dituztela ikasketok.