POI - Salletar Joko Olinpikoak

Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzak, erronka baten aurrean jartzen ditu ikasleak: taldeka, Salletar 5 ikastetxeren arteko "Joko Olinpikoak" antolatzeko hautagaitza aurkeztea, hain zuzen.

Astebetez, Batxilergoko modalitate ezberdinetako ikasleek elkarlanean jardun dute erronkari ahalik eta irtenbiderik egokienak eskaini eta beren hautagaitza, benetan sinesgarria izan dadin saiatuz.

Orain emaitzei begiratuko diegu eta, azkenik, 5 ikastetxeen arteko hautagaitza ezberdinen arteko azken erabakia, aurten, Andoaingo La Salle-Berrozpen hartuko da, iazko erronkaren garaile gure taldeetako bat izan zen eta.

Esperientzia polita izan da nahiz eta kosta egiten zaigun ulertzea zenbaterainoko abantaila izan daitekeen elkarlanean jardutea. Hain zuzen, horixe da ikaspen hauen helburua, hots, taldeko lana baloratzea eta norberaren ahalmenen biderkatzaile dela nozitzea.

Eskerrik asko guztioi.