Errege Kabalgata arrakastatsua aurten ere

150 partaidetik gora izan ditugu

Aurten ere, eta eguraldia lagun izan ez badugu ere, arrakastatsua izan da LSBk Andoaingo herriarentzat antolatutako Errege Kabalgata.

150 partaidetik gora izan dira aurten ere, eta beraiek gabe ezinezkoa litzateke antolaketa hau aurrera eramatea: antortxeroak, laguntzaileak, artzainak, musikariak, karroza apaindu dutenak,... Eskerrik asko denei eta hurrengo urtea arte. Badakizue betiko egunean betiko lekuan betiko orduan.

Urte Berri On!