Curriculum sortzaile jardunaldia

AURKEZPENAK

ELKARRIZKETA

 

 

2013/06/03

La Salle Berrozpe Ikastetxeak, 2013ko ekainaren 3an "Curriculum sortzaileak" izeneko jardunaldia antolatuko duela jakinarazten du, ikasle ohiei zuzenduta eta nahi duenak parte hartzeko aukera izango duelarik.

Ekintza honetan, curriculum sortzaileen helburuaren berri emango dizuegu hitzaldi informatiko baten bitartez eta norberak bere burua nola aurkeztu azalduko dizuegu. Eta azkenik, zure curriculum sortzailea prestatzeko tailerrak eskeiniko ditugu.

Ekintza honetan parte hartu nahi baduzu, zure datuak bidali mesedez, zure asistentzia baieztatuz helbide honetara: ikoe@lasalleberrozpe.com edo 943 59 05 57 telefonora deituz.

Parte hartzera animatu zaitezte, honela zuen curriculuma egokitu eta sortzaileagoa bihurtu dezakezu.

Gogoratu zuen hitzordua ekainaren 3a astelehena dela, La Salle Berrozpeko audio gelan 15:00tatik 18:00etara.