lantokiko - prestakuntza

Lanbide Heziketak eskaintzen dizun aukera!

Lantokiko Prestakuntzako (LP) modulu profesionala Lanbide Heziketako ikasleek titulu profesionala eskuratu ahal izateko derrigorrez egin behar duten prestakuntza programa bat da.

Berariazko Lanbide Heziketako bloke koherentea da, eta bere edukiak profil profesionalaren berezko heziketa- eta ekoizpen-jardueren inguruan antolatzen dira.

Enpresetan garatzen da programa hau, eta horrela ikastetxean bertan eskuratutako prestakuntza osatu egiten da, ekoizpen-prozesu errealak ezagutuz. Bertan, ikasleak lanbide batetako lanpostu desberdinetako jarduera eta funtzio propioak behatu eta bete ditzake.

Ikasleak lan egoera erreal baten aurrean duen gaitasun profesionala ebaluatzen da, eta laneratzea sustatzen da. Ikasleek ikastetxeko irakasle-tutoreen eta enpresak l izendatutako tutoreen orientabidea eta aholkularitza jasotzen dute.

LSBn heziketa ziklo guztietan eginten dugu lantokiko prestakuntza (goi mailakoetan, erdi mailakoeta eta lanbide hastapenekoetan) eta 350 ordutako iraupena izan ohi du. Inguruko enpresekin elkarlanean egiten dugu prestakuntza hori ikasleentzat ahalik eta egokiena gerta dadin, eta horiek dira, hain zuzen ere, gure ikasleen prestakuntza ona baieztatzen digutenak.

LSBren kolaboratzaile dira, besteak beste, honako enpresa hauek: KUTXA, ORONA, METALOCAUCHO, EITB, GUISAT, IKOR SISTEMAS ELECTRÓNICOS, IKUSI, GAMESA, SAPA, THYSSEN, ORBINOX, JAURE, BOST, ENDAKI, CAR, JM MENDIOLA,...

LSBtik modulu honi ematen diogun garrantzia dela-eta, lan-sistema hau jarraitzen dugu: planifikazioa (enpresen hautaketa eta praktiken programazioa), jarraipena (ikastetxeko tutoreak enpresarako bisitak) eta ebaluazioa (bai ikaslearena, bai enpresarena eta baita ikastetxeko tutorearena ere).

Nazioarteko LP

Hemen bertan egiten diren LPez gain, urtero Europako herrialde desberdinetara bidaltzen ditugu ikasleak (Ingalaterra, Irlanda, Austria, Italia, Portugal, Holanda,...)

Helburuak hauek dira:

  • Laneratzea eta mugikortasuna sustatzea
  • Banakako gaitasunak eta ahalmenak hobetzea
  • Europaren ikuspegi integrala bultzatzea
  • Hizkuntza-gaitasunak sustatzea

Ikasleei begira, nazioarteko LP hauekin, enpresa batean esperientzia profesionala eskuratzeaz gain, hizkuntza bat ikasteko, kultura berri bat ezagutzeko eta, batez ere, norbere kabuz bizitzen ikasteko eta esperientzia pertsonal oso positiboa izateko aukera ere ematen da.