Musika tailerra

Azaroak 10, asteazkena, 2020an jaiotako haurren familientzat, La Salle Berrozpe Ikastetxeak Musika tailerra antolatuko du

Musika oso tresna baliagarria da adin txikiko haurrentzat; besteak beste, haurraren psikomotrizitatea, estimulazioa eta emozioak suspertzen ditu eta. Hain zuzen ere, hori agerian jartzeko asmoz, azaroaren 10an, asteazkenean, 17:30etik aurrera, La Salle Berrozpe Ikastetxeak 2020an jaio diren haurrentzako doako musika-tailerra antolatu du. 

Musikak haur txikitxoei eta beraien familiei dakarkien onura erakustea da tailerraren helburua. Izan ere, adin horietan, haurrak lengoaia garatu ez duenez oraindik, musika adierazpide bat izan daiteke. Musika tailerra Susana Cencillo akordeoi jotzaile ezagunak emango du. 

Interesatuta dauden guztiek izena eman dezakete galdetegi honen bidez edo 943 590 557 telefonoaren bidez.