Martin Ugalde literatura lehiaketa

Urtero bezala, aurten ere Martin Ugalde literatura lehiaketa ospatu da herrian eta asteartean, azaroaren 12an, sari banaketa izan zen.

Aurtengoan aurkeztutako lanen artean epaimahaiak La Salle Berrozpeko bi ikasle saritu ditu. DBH 1eko Maialen Garcia Infantek Lehenengo Saria eta 2. Batxilergoko Iñaki Mendiluce Ochoak Bigarren Saria jaso dituzte.
Finalisten artean, LHko Eki Alonso Bakerok aipamen berezia jaso du.

ZORIONIK BEROENAK IRABAZLEEI-FINALISTEI ETA PARTE-HARTZAILE GUZTIEI!