Nola jarri harremanetan Ikastetxearekin

Bizitzen ari garen osasun-krisia dela eta, datozen 15 egunetan La Salle Berrozpe Ikastetxean ez da jarduera presentzialik izango, nahiz eta Ikastetxeko pertsonekin harremanetan jartzeko, bide hauek erabil ditzakezuen:

  • Web orria.
  • Helbide elektronikoa: lsbandoain@lasalleberrozpe.eus
  • Telefono: 943 590 557
  • Tutoreekin eta irakasleekin ohiko harremana izatea Salleneten bidez edo/eta posta elektronikoz.
  • Sare sozialak.

Gogorarazi nahi dizuegu egoera ez dela eskola-jarduera eteteko alditzat hartu behar; aitzitik, ikasle guztiek egunero etxean ikasteko ohitura eta ohiturak izaten saiatu behar dugu. Ikastetxean lanean ari gara jada eta egun hauetan ere lanean jarraituko dugu.

Eusko Jaurlaritzak guztion erantzunkidetasuna eskatzen digu salbuespenezko egoera hau ahalik eta hobekien kudeatzeko eta ziurtzat hartzen dugu DENOK ELKARREKIN egoera honi aurre egin eta onik aterako garela.

Animo eta eskerrik asko zuen ulermenagatik!

#LaSalleEtxean