Kabalgata 2021

Errege Magoek Andoaingo haurrei zuzendutako bideo batzuk helaraziko dizkiete

Aurten, gaur egungo egoera dela eta, Gabonak ezberdin biziko ditugu, baina La Salle Berrozpe Ikastetxeak, bere urteko konpromisoari leial, ilusioa ekartzen jarraituko du andoaindarren artean, Gabonetako egitarau oparo baten bidez.

Urtarrilaren 5era arte, Salkin merkatarien elkartearekin lankidetzan, 3 postontzi egongo dira errege-erreginentzako (Pottoko, Ernaitza eta Ormendi kirolak) gutunak utzi ahal izateko. Halaber, gutunak e-mail bidez bidali ahal izango dituzte helbide honetara: hiruerregeakandoain@gmail.com eta Errege Magoen erantzuna jasoko dute haurrek. Hainbat establezimendutan Ekialdeko Magoen txartelak ere egongo dira denen eskura.


Asteartea, abenduak 29
Egun horretan, goizean, bideoa argitaratuko da: Gabonetako magia.


Larunbata, urtarrilak 2
Goizean zehar, Errege Magoek bideo bat zabalduko dute: Erregeak bidean.


Asteartea, urtarrilak 5
18:00etan, Errege Magoek Andoaingo haur guztiei bidaliko dieten mezua izango da ikusgai. Erregeen mezua.
Mezu bakoitza Andoaingo Udalaren webgunean eta facebooken, Basteroren webgunean, La Salle Berrozperen webgunean, facebooken eta instagramen eta komunikabide interesatuetan ikusi ahal izango da.