Kabalgata 2019

Erregeen Kabalgata

Andoaingo Errege kabalgatako antolakuntzak jakinarazten du atzokoan izandako hizkuntza lapsusak eraginda, bere jatorria eta gaztelera menderatzen ez duela kontuan izanda, gaizki ulertua sortu zela berak emandako diskurtsoan, Baltasar berak jarraian egindako adierazpen batzuetan azaldu bezala. Bertaratu ziren pertsona guztiei barkamena eskatzen diegu, eta Baltasarrenganako solidaritatea eta errespetua erakutsi nahi ditugu momentu gogor hauetan.

Bukatzeko, antolakuntza eta kolaboratzaileak zoriondu nahi ditugu eta nola ez, urtez-urte jarraitzen gaituzten herritar guztiak ere.

Eskerrik asko guztioi!!

---

IBILBIDEA  eta  ORDUTEGI OROKORRAK

17:00   Erregeak, pajeak eta laguntzaileak ZAHAR EGOITZAko aiton-amonei bisita egingo diete;  oparitxoak eman eta solasalditxoa …

    18:25   Menditik jeisten direla ikusten da

      18:30   Komitiba osoa Txitibar plazatik Zumea kalerantz: Ibilbidean argazkiak egiteko geldiuneak argazkiak egiteko:

      • Zumea plaza parean

      • Sta. Krutz zubian

      • Kale Nagusian      

      • Bastero inguruan

      19:15  Goiko Plazara iritsi

      • Udalaren harrera, udal areto nagusian

      • Erregeak balkoitik mezua, goxokiak, …

      • Argazkiak erregeekin udaletxeko aterpean