HH - Jolasen tailerra

Andoaingo La Salle Berrozpek Montessori pedagogian oinarritutako jolas-tailerra egingo du 2017an jaiotako haurrentzat eta beraien familientzat, asteartean, hilaren 11n.

Astearte honetan, abenduaren 11n, 17:00etatik aurrera, La Salle Berrozpe Ikastetxeak Montessori pedagogian oinarritutako JOLASEN TAILERRA antolatuko du 2017an jaiotako neska-mutilentzat. Helburua: jolasaren bidezko zentzumen-estimulazioaren onurak erakustea familiei. Sarrera doakoa izango da, baina parte hartu nahi dutenek aurretik izena eman beharko dute, 943 590 557 telefonora deituz edo lsbandoain@lasalleberrozpe.eus helbide elektronikora idatziz.

Montessori pedagogia
Haurrak behatzen hasi zenean, Montessori konturatu zen egokitutako ingurune antolatu batean jarduerak askatasunez aukeratzen eta antolatzen utziz gero, nortasuna garatzeko konpetentziak barneratzen eta erabiltzen ikasteko baldintzarik onena eskaintzen zaiola haurrari. Inguruneak haurrari egokitutako altzariak izan behar ditu: soilak, zainduak eta egoki antolatuak. Horri esker, haurrak bere kabuz hartuko ditu objektuak eta materialak, pertsona helduaren menpe egon behar izan gabe. Pedagogia horretan, haurra gidatzea eta behatzea da helduaren eginkizuna.