Inauteriak 2020

Atzo, otsailaren 20ean Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntzako ikasle guztiek Inauteriak ospatu zituzten. Lehen Hezkuntzako ikasleak Kale Txikitik gora abiatu ziren txarangaren doinuekin batera. Plazan taldea erdibitu zen eta 1go, 2. eta 3. mailako ikasleak, Haur Hezkuntzakoekin batera, goiko patioan egin zituzten haien dantzak. Aurten “Munduko Inauteriak” izan da haien gaia eta Zanpantzarrak, Joaldunak, Brasil, Venezia eta Mexiko izan ditugu gure artean.

LH 4. 5. eta 6. mailakoak berriz, txaranga eta trikitilarien atzetik herriari buelta eman zioten, Goiko Plazan amaiera emanez. Hauek polizia-lapurrez, curling jokalariez eta rockeroz mozorrotu ziren. Goiko Plazan ziklo bakoitzak Euskal Dantzako 3 abesti dantzatu zituen, Andoaingo beste eskoletako ikasleekin batera. Jantzi guztiak oso koloretsuak eta originalak izan ziren. Gaur, otsailak 21, ikasle bakoitzak nahi duen jantzia eramateko aukera izango du eta ikastetxea kolorez jantziko dute.

Ziur gaude oso ondo pasako dituzuela aurtengo Inauteriak. Disfrutatu!!!