La Salle Berrozpeko familia batzarra orokorra

Azaroaren 10ean, urtero legez, La Salle Berrozpe ikastetxeko FAMILIA BATZARRA OROKORRA ospatu da.

Aurtengoan, momentuko osasun baldintzek aukera eman digutenez, modu presentzialean egiterik izan da.

Ohiko batzar puntuak landu eta hauen berri emateaz gain, azken ikasturteetan batzarkide izan eta euren kargua uzten duten zenbait kideri agurra egin zaie, besteak beste, Ramon Iriarte eta Roberto Reyes batzarkide ohiei.

Ikastetxe Zuzendaria den David Urtasun-ek, ikasstetxean  bertan egindako oroigarri bana eman die, euren lana, dedikazioa eta borondate ona eskertzeko asmoz.

Modu berezian ere, La Salle Berrozpe Ikastetxeko GURASO ELKARTEAREN lana eta laguntza goraipatu da.

Eskerrik asko!!