Gela berriak Haur Hezkuntzan

La Salle Berrozpe Ikastetxeak haur-hezkuntzako 2 eta 3 urteko haurren gelak berrituko ditu datorren udan

La Salle Berrozpe Ikastetxeak datorren udan ekingo die Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urteko haurren gelak birmoldatzeko lanei. Obrak ekainaren amaieran hasiko dituzte, eta, datorren ikasturtea abiatzerako, gela eraberrituak prest egongo dira ikasle berriak hartzeko. 

Gune berri bat martxan jartzeko helburuarekin berrituko dituzte 2 eta 3 urteko haurren gelak. Gune diafanoagoa sortuko dute, zenbait espazioren antolaketa hobetuko duena, materialekin esperimentatzea ahalbidetzeko. Era berean, barruan gune naturalak sortzeko aukera eskainiko du, eta haurren mugikortasuna eta elkarrekintza hobetzeko, sormena eta autonomia sustatzeko eta ikasleek euren esperientzien bidez ikaskuntza hobetzeko, giro estimulatzailean.

Urteak dira La Salle Berrozpe Ikastetxeak proiektuen bidezko metodologiaren bidez diharduela, etapa guztietan (haur-hezkuntzan, lehen hezkuntzan, DBHn, batxilergoetan eta prestakuntza-zikloetan). Metodologia berritzailea da eskualdean, eta, curriculumak zehazten dituen konpetentziez harago, egunero bizi dituzten eta euren bizipenetan eragiten duten gauzak irakasten dizkie haurrei, pentsaera irekiagoak sortzen laguntzeko asmoz. Horretarako, instalazioak metodologiara egokitzen joan da ikastetxea. Eraikin berria eta ikerketarako aretoa jarri ditu abian, eta baita esperimentaziorako gela ere, ikasleek esperimentuak egin ditzaten. Gainera, brakeazioko DOMAN eskailera du, haurren psikomotrizitatea hobetzeko. Horri guztiari haur-hezkuntzako gelen birmoldaketa gehituko zaio.