Familia Eguna 2023

PDF file

Badirudi atzo ireki genituela ikasturte honetarako ateak eta jadanik ixteko prestatzen ari gara. Horregatik, urtero bezala, ekainaren 10ean Familia Eguneko festa ospatuko dugu.

Egun berezi honetan txupinazoan, jolas ezberdinetan, bazkarian, Izartxoko jolasetan eta diskofestan La Salle Berrozpe osatzen dugunok izango gara partaide.

Egun hau elkarbanatze momentu askoz osaturik dago gure seme alabekin, familia artean, irakasleekin, lagunekin eta ikaskideekin. Egun paregabea da familia handi hau jai giroan ezagutzeko.

Aurten, ikastetxetik, Izartxotik eta IGE-tik zuetako bakoitzari, ilusio osoz prestatzen den egun berezi honetaz, ahalik eta gehien gozatzeko gonbidapen berezia luzatu nahi dizuegu.