EuskoSKILLS 2021

La Salle Berrozpe Ikastetxeak Euskoskills txapelketan parte hartuko du, bihar astearte arratsaldean Ficoban inauguratuko dena, Diseinu, Mekanika, Elektronika eta Soldadura ikasleekin. Txapelketak urriaren 21era arte iraungo du.
EuskoSkills Lanbide Heziketako ikasleen arteko lehiaketa da, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak antolatzen duena. Lehiaketa honek ikasleen trebetasun profesionalak probatzen ditu. Sari banaketa urriaren 21ean izango da, 19:00etan.

Animo txapeldunak!

2018an La Salle Berrozpeko ikasleek Euskadiko Euskoskills txapelketako CAD Fabrikazio Mekanikoko Diseinu kategoriako Urrezko, Zilarrezko eta Brontzezko domina irabazi zuten.

2017an, La Salle Berrozpeko Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko zikloko ikasle bat, Xabier Puertas irakaslearekin batera, Abu Dhabin CAD Diseinu Mekanikoko kategorian egin zen munduko Skills (WorldSkills) txapelketan lehiatu zen, modalitate horretan Euskadiko eta Espainiako txapeldun izan ondoren.