Euskaraldia: Zuen argazkien zain gaude!

Dakizuenez, azaroaren 20tik abenduaren 4ra EUSKARALDIAREN bigarren edizioa ospatuko da.  Ekimen honen harira eta Euskararen Nazioarteko Eguna ere ate joka dugun honetan, euskararen inguruko bideo bat egin nahi dugu. Baina horretarako, zuen laguntza ezinbestekoa zaigu. Etxean, familian, atera argazki bat eta erakuts dezala familian euskararekin duzuen harremana eta helbide honetara bidali:  euskeraz@lasalleberrozpe.eus

Gogorau argazkietan ateratzeko baimena izan behar duzuela. Gainerakoan, zuen argazkiak ezin zango ditugu erabili. Argazkiak bidaltzeko epea azaroaren 20tik 27ra izango da.

Behin bideoa osatzean ikasleek geletan ikusiko dute eta ikastetxeko web orrian ere ikusgai egongo da.

ANIMATU PARTE HARTZERA!