La Salle Berrozpe ikastetxean helburu argi bat dugu: gure karbono-aztarna murriztea eta ingurumenarekin arduratsuagoa den etorkizun bat eraikitzea.
Horretarako, hainbat ekintza jarri ditugu martxan, besteak beste, energia berriztagarria kontratatzea. Hau posible izan da Next Generation funtsen, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta IDAEn laguntzari esker.
Eguzki-panelen instalazioa
Gure azken urratsa OZASAN enpresarekin elkarlanean egin dugu: gure ikastetxeko teilatuan eguzki-panelak instalatu ditugu, elektrizitatea sortu eta gure kontsumorako erabiltzeko. Teknologia fotovoltaikoaren bidez, sare elektrikoarekiko alternatiba jasangarri bat sortu dugu, ingurumen-inpaktua murriztuz eta energia kudeaketa eraginkorragoa bermatuz. Horrela, jasangarritasunerako konpromisoa ekonomia adimendunarekin uztartzen dugu.
Datu teknikoak eta onurak
46,33 kW-ko autokontsumorako instalazio fotovoltaiko berria jarri dugu martxan. Eguzki-moduluek eguzki-argia baliatzen dute energia elektrikoa sortzeko, inolako hondakinik edo zaratarik sortu gabe. Horrek gure karbono-aztarna murrizteko helburuarekin guztiz bat egiten du eta inguruko komunitateari inolako eragozpenik sortzen ez dio.
Energia nola erabiltzen dugu?
Sortzen dugun elektrizitate guztia bihurgailu batera bideratzen da, eta hortik gure eguneroko jardueretan erabiltzen dugu. Gainera, monitorizazio-sistema bati esker, instalazioaren funtzionamenduaren jarraipena egiteko aukera dugu, energia eraginkortasunez kudeatuz eta, aldi berean, CO2 isurien murrizketari buruzko datu interesgarriak eskuragarri izanik.
Etorkizun jasangarri baterantz
La Salle Berrozpe-n, etorkizun jasangarriago baterantz egiten dugu apustua.