La Salle-Berrozpe Ikastetxeak ikasle euskaldun eleanitzak hezi nahi ditu: bertako bi hizkuntza ofizialak jakiteaz gain, atzerriko beste hizkuntza bat, gutxienez, ondo jakitea estrategikoa da.
Gure ikasleak euskaraz nahiz gaztelaniaz, ahoz nahiz idatziz eroso moldatzeko gai izan daitezen dugu helburu nagusi.
Euskara
Euskara ongi ikasteaz gain, euskararen erabilerak eta kulturak toki berezia dute Ikastetxean. Horretarako, bai ikasgelan eta baita ikasgelatik kanpo ere, hainbat ekintza eta saio antolatzen dugu:
- Euskararen erabilerarako motibazio saioak.
- Euskal kulturarekin lotutako pretsonaia ezagunen batekin elkarrizketa eta saio bateratua.
- Irakurketa sustatzeko asmoz, beraiek irakurtzen duten libururen bateko idazlearekin saio berezia.
- Herriko eta inguruko herrietako literatur lehiaketa ezberdinetan parte hartzeko deialdiei erantzun.
- Euskal tradizioarekin lotutako hainbat ekintzetan parte hartze aktiboa sustatu: Eguberri, Santa Ageda,...
- Soziolinguistikako gaiak landu gela barruan.
- EGA azterketa prestatzeko laguntza eskaini.
Ingelesa
Gure ingurumen globalizatuari eta etorkizuneko goi mailako ikasketei egoki erantzun ahal izateko, oso garrantzitsua da ingeles maila on bat lortzea eta, beraz, Ingelesari eskaintzen dizkiogun orduez gain, 1. Batxilergoko ikasleek aukera dute Kultura Zientifikoa izeneko ikasgaia ingelesez egiteko.
Ingeles maila indartzeko hainbat ekintza osagarri:
- Ingeles maila ezberdinak daudela kontuan hartuz teknologia berrien erabilerak aprobetxatzen ditugu
- First azterketa egiteko aukera Kristau Eskolak Cambridge Unibertsitatearekin duen hitzarmenari esker.
- Austriako Graz hiriko International Bilingual Schooleko ikasleekin trukaketa ingelesa izanik harremanerako hizkuntza.
- Ingelesez antzezten den obra baten emanaldia Ikastetxean.
Atzerriko bigarren hizkuntza
Nahikoa ikaslek taldea osatu ezkero, frantsesa ikasteko aukera zabalik dago.
Ikasle atzerritarrak
Mundu zabalari irekia dago gure Ikastetxea eta, beraz, maiz-maiz izaten ditugu atzerritik bertara etorritako ikasleak. Esperientzia hori ezin dugu alferrik galdu eta, beraz, baliatzen dugu zenbait hitz eta esamolde arabieraz, errumanieraz, txineraz edo dena delakoaz ikasteko.