Lanbide Heziketako ikasleek enpresa berriei buruzko ideiak aurkeztu dituzte Juanita Alkain plazan

Heziketa Zikloetako ikasleek beren ekintzailetza-proiektuak aurkeztu dizkiete andoaindarrei, eta bertaratutakoek gehien gustatu zaien kartela bozkatuz hartu dute parte ekimenean. Egindako zozketaren irabazlea Patro Domínguez izan da, eta lehiaketa irabazi duten ikasleak Juanjo López (Kartelaren irabazlea: Azo-k) eta Asier López de Arregi (Zikloetako ikasleen artean egin den bozketaren zozketaren irabazlea) izan dira. Kartelen bozketan parte hartu dutenen artean egindako zozketaren irabazleak zein ikasle irabazleek txartel bat eskuratuko dute, Andoaingo Merkatarien Elkarteari (Salkin) atxikitako saltoki edo zerbitzuetan erabiltzeko.

Gogoan izan ekimen honen babeslea Eusko Jaurlaritza dela, eta laguntzailea, Salkin.

Eskerrik asko ekimenean parte hartu duzuen guztioi!