Ekintzailetza

Ekintzailetza edo ekintzailetasuna

Kontzeptu honek ideia bat abian jartzeko zenbait gaitasun, jarrera eta trebetasun biltzen ditu. "Ideia bat martxan jartzea" pertsonen eremu pertsonalarekin, lanekoarekin edo sozialarekin lotu daiteke eta hezkuntza proiektu gisa, langile proiektu gisa edota enpresa gisa ere gorpuztu daiteke.

Esparru publiko eta pribatu asko, ekintzailetza-kultura eta enpresen sorrera sustatzen ari dira. Lanbide Heziketako Ikastetxea garen heinean, ekintzailetza da duela 20 urtetik daukagun ildo estrategikoetako bat, urtero hainbat ekintza eta plan antolatzen ditugu gure ikasleekin batera proposamen, ekintza eta aholkularitza asko garatzeko eta horietan parte hartzeko. Jarduera hauen helburua gazte aktiboak, gizartearekin konprometituak eta gaitasun pertsonal eta profesionalak dituztenak lortzea da, sortzen diren behar eta erronkei egokituz etorkizunari aurre egin ahal izateko.

URRATSBAT, IKASENPRESA eta STARTINNOVA, BAITA ETHAZI METODOLOGIA ERE, URTERO GARATZEN DITUGUN PROIEKTUAK DIRA 

20-21 ikasturte honetan, erdi-mailako nahiz goi-mailako heziketa-zikloetako ikasleen ekintzailetza garatzeko asmoz, hainbat proiektu proposatu eta egin dira. Horietako askotan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako Lanbide Heziketako Zuzendaritzaren babesa izan dugu.

Ikasleek beren ekimena, berrikuntzarako gaitasuna, talde-lana, enpresa-ezagutzak, sormena, komunikazioa eta inplikazioa garatu dituzte egindako proiektuetan, bideoan agertzen den bezala.