Nola bete cookieen gaineko araudia
Indarrean den araudia bete eta cookieak instalatzeko, erabiltzaileen aldez aurreko onespena eskuratu behar dute web-orriek. Europar Batasuneko Datuak Babesteko Erregelamendua (DBEO) 2016ko maiatzean onartu zen, eta 2018ko maiatzean hartu du eraginkortasun osoa, baina arau hori indarrean jarri aurretik ez zen nahitaezkoa esanbidezko adostasunik eskuratzea, eta baliozkoa zen hura ekintza lotesle baten bidez eskuratzea, baldin eta aldez aurretik horren berri ematen baldin bazen. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak, ordea, hau arautzen du: adostasun esplizitua da adostasun baliozko bakarra.
Adierazi berri dugun horri begiratuta, “bi geruzako informazioa” erabiltzea da, gure ustez, cookieei buruzko informazioa eman eta erabiltzaileengandik horiek instalatzeko adostasuna eskuratzeko modurik errazena (Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak erabili du kontzeptu hori, cookien gainean argitaratu duen gidaliburuan).
Lehen geruza: Informazion honek ikusgai izan behar du erabiltzailea web-orrian sartzen denean; eta informazio hori emateko, banner edo pop up bat erabiltzailea eta testu hau idaztea gomendatzen dugu:
Web-orriek cookie funtzional edo nahitaezko batzuk erabili behar dituzte behar bezala funtzionatuko baldin badute. Legeak ez ditu cookie horiek arautzen, beti daude aktibo eta erabiltzaileek ezin dute horien konfigurazioa aldatu. Honako hauek dira:
- Erabiltzaileak berariaz eskatu duen zerbitzu bat emateko behar diren cookie ezinbestekoak.
- Erabiltzailearen eta sarearen arteko komunikazioa ezartzeko behar diren cookie ezinbestekoak.
Ezinbestean lortu behar da erabiltzailearen aldez aurreko adostasuna cookie analitikoak instalatzeko. Erabiltzaileak banner-eko edo pop up-eko laukitxoa marka dezake baimen hori emateko, edota Cookien Konfigurazioa atalera joan daiteke.
Atal horretan, web-orriak darabiltzan cookie nahitaezkoen edo funtzionalen eta cookie analitikoen berri eman behar da:
Cookien politika inplementatzeko moduaren adibide bat ikus dezakezu gure web- orrian: www.prodacyl.es.
Azpimarratu behar dugu ezin direla cookieak instalatu, harik eta erabiltzaileak cookie analitikoak onartzen dituen arte. Ohar edo abisu horiek jartze soila ez da nahikoa, baldin eta erabiltzailea orrian sartzen den unean bertan instalatzen baldin badira.
Cookien politika guneko lege-oharretik eta pribatutasun-politikatik aparte adieraztea gomendatzen du Datuak Babesteko Agentziak. Horrela, lehen geruzako estekak (“cookien politika”) testu hau estekatzea gomendatzen dugu:
Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legeak arautzen duena betetzeko (34/2002 Legea da, uztailaren 11koa), jakinaratzen dizugu webgune honek, Interneteko gune gehienek egiten duten moduan, cookieak erabiltzen dituela erabiltzailearen nabigazioa hobetzeko eta optimizatzeko. Orain, cookieak zer diren, gune honetan nolakoak erabiltzen diren, horien konfigurazioa nola alda dezakezun eta horiek desgaitzeak zer ondorio dituen azalduko dizugu.
Zer dira cookieak?
Erabiltzailearen ekipoan informazioa biltzeko deskargatzen diren fitxategi txikiak dira cookieak, eta horiek instalatu dituen entitateak eguneratu eta berreskuratu egin ditzake.
Zer cookie mota darabiltza web-orri honek?
ADIBIDEA
Domeinua |
Cookiearen izena |
Azalpena/helburua |
Hornitzailea |
Iraungipena |
prodat.es |
leo_news_layout |
Albisteak |
Propioa |
Iraunkorrak |
prodat.es |
_utma |
Web analisia |
Propioa |
2 urte hasieran sortu edo berrezarri zenetik |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Nola konfigura ditzakezu zure cookieak?
Gure webgunean jarraitzen eta nabigatzen baldin baduzu, Cookien Politika honek adierazitako baldintzetan onartzen ariko zara cookien erabilera. Erabiltzaile zaren aldetik, zure eskubidea da cookien erabilera blokeatzea, ezabatzea edo errefusatzea, eta eskubide horiek erabil ditzakezu Cookien konfigurazioa atalera joanda edo zure nagabigatzaileko aukerak aldatuta.
Hona adibidea:
- Internet Explorer: Tresnak > Internet Aukerak > Pribatutasuna> Konfigurazioa.
Informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu Microsoft laguntza edo nabigatzailaren jarraibideak.
- Firefox: Tresnak > Internet Aukerak > Pribatutasuna> Pertsonalizatua.
Informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu Google laguntza edo nabigatzailearen jarraibideak.
- Chrome: Konfigurazioa > Erakutsi aukera aurreratuak > Pribatutasuna> Edukiaren konfigurazioa.
Informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu Google laguntza edo nabigatzailearen jarraibideak.
- Safari: Hobespenak> Segurtasuna.
Informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu Apple laguntza edo nabigatzailearen jarraibideak.
- Opera: Konfigurazioa > Aukerak > Aurreratua > Cookieak Informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu Opera laguntza edo nabigatzailearen jarraibideak.
Beste nabigatzailearen bat erabiltzen baldin baduzu, kontsultatu bere cookieak instalatu, erabiltzeko eta blokeatzeko politika.
Zer gertatzen da cookieak desgaituz gero?
Cookieak desgaitzen baldin badira, funtzionamendu akastuna izan dezakete webgune honetako zerbitzu eta atal batzuek.
Eguneratzen al dugu gure cookien politika?
Gure web-orriko cookien politika egunera dezakegunez, politika hori gure
gunean sartzen zaren bakoitzean berrikusteko gomendatzen dizugu,
hori baita cookieak nola eta zertarako erabiltzen ditugun jakiteko jardun-molde egokia.
*Grisean dagoena soilik jarri behar da webgunean. Azalpenak dira gainerakoak.