Urki Dantza Taldeak 26 urte bete du!

Ikastetxeen arteko eskola-kanpoko jarduera bezala sortu zen, neska-mutilei euskal dantza erakusteko, eta baita hori festetan txertatzeko (herriko festak, eskolakoak, familiarrak, ...). Geroztik ehundaka lagun pasa dira taldetik, Andoaingo altxor txiki bat bihurtu delarik.

Gaur egun, Urki osatzen dute:

  • 120 inguru ikasle, 1go mailatik unibertsitateraino.  Entsaioetan mailaka daude banatuta.  Baina zenbait egunetan denak elkartzen gara:  entsaio orokorrak egiteko, besteenak ikusteko, eta talde handi baten kidetasuna sentitzeko.

  • Urteko programaren irakasle arduradunak Begoña Igartua, Jokin Otamendi eta Asier Garmendia dira; eta behar denean, monitore baten laguntza dute.

  • Eta ezinbesteko partaideak txistulari eta musikariak dira:  Josema, Fernando, Juanto, …

Ikasturtean zehar, jarduera nagusiak hauek izaten dira:

  • Asteroko ordubeteko entsaioak; eta udaberrian kanporaketak prestatzeko baten bat gehiago.

  • Sta. Krutz festetan partaide zuzenak izan:  Ezpata-dantza; txikien emanaldia, ...

  • Ekainaren hasieran Haurren Euskal Jaialdian, Euskal Herriko beste taldeekin batera. 

  • Baita ikastetxeko festa-egunetan ere.

  • San Juan festetan

  • Kanpoko Jaieltan partaide

 Familiekin harremana zuzena dugu, eta batzutan bere partaidetza ere  eskatzen dugu:

  • Entsaio ordua amaitzerakoan, behar denean, edozer kontsultarako prest gaituzue.

  • Bilera orokorra azaroaren erdialdean;  eta urtean zehar  hainbat idatzi bidaltzen ditugu.

  • Jantziak egiten laguntzeko, beste lantxo batzuetan, ... laguntza eredugarria izaten da beti.

Ikastetxeen eta Udalaren diru-laguntza jasotzen dugu.