Ur jaialdia Zuhaiztiko igerilekuetan

Aurreko larunbatean, otsailaren 20ean Ikastetxeko 160 haur eta begiraleok disfrutatu genuen Zuhaiztiko igerilekuetan. LH 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleek sekulako aukera eta esperientzia berezia bizi zuten beraien begiraleekin batera.

Igerileku hauetan hiru aukera eduki zituzten: Igerileku beroa, jolasteko igerilekua eta igeriketa egitekoa. Ateratzerakoan ilea ondo lehortu ondoren elkarrekin parkean meriendatu genuen bueltako trena hartu baino lehen.