La Salle Gazte Gaua 2016

Aurreko asteburuan, apirilak 16-17, Donostia-Loiola, San Luis-Donostia, Irún, Zarautz, Andoain, Eibar, Beasain, Bilbao eta Sestaoko 450 ikasle baino gehiago Donostian elkartu ziren Gazte Gaua ospatzeko.

Larunbat arratsaldean elkartu ziren eta hasieran elkar ezagutzeko ekintzak egin zituzten. Afal ostean ekintzekin jarraitu zuten eta frontoia diskoteka paregabe batean bihurtu zuten dantzaldiarekin amaituz.

Igande goizean, gosari ederra izan ondoren, ospakizun berezia izan zuten, ikasle bakoitzak Gazte Gaueko pultsera jasoz.

Guzti hau posible izan zen begiraleek egin zuten lan bikainari esker.

Bene-benetan mila esker guztioi!!!

Gora Gazte Gaua!!!!