Izartxoko begirale bizikidetzak

Ostiral eguerdian, urriak 7, Altzora joan ginen autobusez, primerako eguraldia eta sekulako giroa begiraleen artean. Guztira oso adin ezberdinetako 33 partaide egon ginen. Elkarrekin bazkaldu eta arratsalde honetan lehenengo saio teorikoa izan genuen Igor Bereren eskutik, BEGIRALEA, HEZITZAILEAREN IKUSPEGITIK (Euskararen erabilera, begiralearen betebeharrak, gure baloreak...), talde lanen ere aritu ziren hainbat puntu lantzen. Geroxeago Sergio Garcíaren laguntzaz jolas kooperatibo batzuk egin genituen Altzoko plazan. Afaldu ondoren gaubelan kanta saioa egin genuen.

Larunbatean Alex Huitzik, BEGIRALEAREN ARDURA, ALDERDI LEGALA jorratu zuen. Bazkaria prestatzera Xabier Huitzi etorri zen eta kategoriazko makarroiak prestatu zizkigun. Arratsaldean " Argazkien Albuma" dinamika egin genuen talde txikietan. Afaria prestatzera Ana Arraiza (eskolako ama eta Kanpezuko sukaldaria) etorri zen, gaubela horretan arratsaldeko argazkiak ikusi eta beste dinamika batzuk egin genituen.
 
Igandean goizean Dorletak TOPAKETA BATEN PRESTAKETA saioa gauzatu zuen. Bertan teoria entzun eta gero taldeetan banatu zituen eta topaketa desberdinak aritu ziren prestatzen.  Bazkaldu eta gero konbibentzien ebaluaketa eta etxearen txukunketa guztion artean egin genuen. Eta azkenik autobusez berriro Andoainera buelta.
 
Konbibentzia oso interesgarria izan da eta uste dut oso ondo etorri zaiela etorri diren begiraleei!