Izartxo LH topaketa Beasainen

Kurtso amaiera iristen ari da eta gonbidapen berezia luzatu dugu. Urte osoan, Izartxo taldeen esperientzia oso positiboa izan denez Izartxo Aisialdi talde ezberdinen topaketa ospatuko dugu Beasainen.

Datorren ekainaren 4ean (larunbata), Beasainen, Lehen Hezkuntzako Izartxo Aisialdi Taldeetako Topaketa ospatuko da. Donostia, Irun, Bilbao, Sestao, Eibar, Beasain, Zarautz, eta Andoaingo neska-mutilak eta monitoreak elkartuko gara bertan. Guztira, 500 bat pertsona biltzea kalkulatzen dugu.

Izartxo Aisialdi Taldeak, ikastetxe ezberdinetan, urtean zehar, beren ekintza hezitzaileak aurrera eramaten dituzten aisialdi taldeak dira. Bi urtero, talde guztiak biltzen dituen topaketa bat egiten da, herri ezberdin batean. Aurtengoan, Beasainen egitea dagokigu.

Hona hemen laburtuta, egunaren programaren nondik-norakoak:

10:30-11:00: Harrera eta ongi etorria. Talde ezberdinen harrera. (Beasaingo La Salle Ikastetxean).
11:00-11:30: Hasierako Agurra. (Beasaingo Parrokian).
11:30-12:30: Ghynkana proba-jolasa. (Herriko plaza nagusian).
12:30-13:30: Apar-festa (Beasaingo La Salle Ikastetxean).
13:30-14:15: Bazkari herrikoia (Beasaingo La Salle Ikastetxean).
14:15-15:30: Tailerrak-Eskulanak (Beasaingo La Salle Ikastetxean).
15:30-17:15: Puzgarriak eta atrakzioak. (Ikastetxeko, Andra Mari eta San Inazio eraikuntzetako patioetan).
17:15-18:15: Dantzaoke-dantzaldia. (Herriko plazan).
18:15: Agurra.

Guztira, 400-500 neska-mutilen (8-12 urte) parte hartzea espero dugu. Oso egun berezia izango da.