Izartxo, lehenengo hiruhileko bat ekintzez beterik

Ikasturte honetako lehenengo hiruhilekoa amaitzen ari zaigu eta gustatuko litzaiguke Izartxon egin diren ekintzak nabarmendu. Planifikatutako guztiak gauzatu dira eta "extra"-ren bat ere antolatu da.

Nabarmentzekoak izan dira Euskararen Eguna, Pokemonen inguruko topaketa edo Beldur Gaua bezalako ekintzak.Zoriontzen ditugu partaide eta begirale guztiak giro aparta sortu dutelako ikasturtearen lehenengo urrats hauetan.Zorionak eta Urte Berri On Izartxoko begiraleon partez!!!!