ELEKTRIZITATEA ETA ELEKTRONIKA

Oinarrizko Lanbide Heziketa DBH gainditu ez dutenentzat da. Elektrizitate arloan prestatzen dira eta gaitasun agiria lortu batetik eta graduatua lortzeko aukera izango dute bestetik. Amaitu ondoren erdi mailako ziklo bat egingo dute edo lanean hasi.

 Oinarrizko lanbide heziketak bi urte irauten du eta DBH gainditu gabe eduki behar da.

 

  • Honako helburuak ditu:
  • “lanbide gaitasun agiria” lortu elektrizitate arloan eta
  • DBHn graduatua lortzea
  • DBH gainditzen ez bada erdi mailarako sarbide proba gainditzea
  • Lanbideari dagozkion ezagupenak: 

     Oinarrizko lanbide heziketak bi urte irauten du eta DBH gainditu gabe eduki behar da.

    • Honako helburuak ditu:
    • “lanbide gaitasun agiria” lortu elektrizitate arloan eta
    • DBHn graduatua lortzea
    • DBH gainditzen ez bada erdi mailarako sarbide proba gainditzea
    • Lanbideari dagozkion ezagupenak: 

    Elektrizitate arloan: etxebizitza, bulego, merkatal gune... instalakuntzak

    • Telekomunikazio arlokoan: antena eta telebista, internet harguneak, portero eta bideoportero... instalakuntzak.
    • Eta domotika atalean: sentsoreak, detektagailuak, automatismo sinpleak... oinarrizko instalakuntzak.
    • formakuntza borobiltzeko praktikak enpresatan, 11 aste. 

    Graduatua lortzeko gaiak bi arlokoak dira:

    • hizkuntza eta gizarte arlokoak eta
    • matematika eta zientzia arlokoak.

    Gai teoriko hauek gainditu ezkero “Graduatua” titulua lortzen da. Dena gainditzen ez bada ere sarbide proba egiterakoan konbalidatu egiten zaio gainditu duena.

    Lanbide hastapen programa hau amaitu ondoren

    • ikasle batzuk erdi mailako ziklo bat egingo dute,
    • beste batzuk bere formazioa ez-arautuko ikastaroetan jarraituko dute
    • eta beste batzuk lan egingo dute elektrizitate arloan.

    Ikasketak burutzeko materiala, gai teorikoari dagokionez, bi hizkuntzatan dago eta ikasleak aukeratu egiten du eta lanbideari dagokionez materialak erdaraz, baina ikasle eta irakasleen harremanetarako, berriz, euskara bultzatzen dugu.

    Lanbide hastapen programa ongi garatzeko bermea: irakasleen arteko koordinazio eta taldeko lana.

    OLH mintegiaren balio handi bat, osatzen duen taldea da: ongi prestatutako pertsonak ikaslea ahalik eta hobekien prestatzeko helburuarekin, bai lan mundura bai ikasketekin segitzeko.