- Ikasleak-Taldeak: 60 ikasle, 5 taldetan (astelehenean 2, asteazkenean 1, eta ostiralean 2)
- Irakasleak: Maialen Perez eta Leire Andreu
- Adinak: 4 urtetik LH 5.maila arte.
Saio baten antolaketaren adibidea:
- Beroketa
- "oinarrizko pausoak" . Atal hau oso garrantzitsua da, gero bere oinarrizko baliabideak izango dira eta.
- Irakasleak musika eta erritmo desberdinetrako pauso ugari eta desberdinak egiten ditu, eta gero banaka ateratzen dira egiteko. Pixkanaka pixkanaka geroz eta pauso gehiago dituzte buruan eta baliabide gehiago dantzarako.
- “diagonalak": gelako alde batetik bestera dantzan , pauso-koreografiko batzuen bidez, gidatuak ala beraiek sortutakoak.
- Koreografia: Erakusten zaien koreografia ikasi-landu, kanporatuko dituzten emanaldietan eskaintzeko.
- Sormena: Dantzan ere bat-batekotasuna oso garrantzitsua da. Koreografia bat ikasteaz gain, oso garrantzitsua da musika entzun eta horren arabera mugitzen jakitea. Beraz, inprobisazioa lantzeko dinamika-jolas ezberdinak egiten dira . Hasieran kostatu egiten zaie, baina ikasturtean zehar, arlo honetan sekulako aurrerapenak egiten dituzte.
- Emanaldiak: Familia Egunean eskolan, eta San Juan Festetan herriko plazan
- Guzti horretan, elkarbizitzarako arauak - jarrerak eta talde lana bereziki zaintzen dira; azken finean, jardueraren ezinbeste osagarria da