Begirale bizikidetzak Beizaman

 Aurreko asteburuan, martxoaren 18-19 bitartean Izartxoko begiraleak Beizaman egon ziren.

Aisialdi proiektu honetan begiraleen lana oso garrantzitsua da eta horregatik formakuntzari behar duen denbora eskeini nahi diogu.

Larunbata eta igande hauetan beraien arteko harremanak sendotzeaz aparte, Kanpezu Kanpaldiaren inguruko informazioa, Jolas handiak eta begiralearen lidergoa landu zuten.