1. Hizki / Zenbaki tailerra
Matematika eta Hizkuntza ikasgaiak indartzeko pentsatua dago. Bi saio ditu; batean matematika lantzen da eta, bestean hizkuntzak (euskara eta gaztelera).
2. Informatika tailerra
Diseinu grafikoko argazkien muntaia eta manipulazioko programa (Photoshop CS4) lantzen dugu ariketa ezberdinen bitartez.
3. Gorputz adierazpena.
Gorputzaren bidez ideiak eta sentimenduak adierazte du helburu, ahalik eta aukera gehienak esperimentatuz (mimika, maskarak, txontxongiloak, itzal txinatarrak, sketchak, antzerkia, ...)
Era berean musika eta mugimendua bateratzen dituzten koreografiak lantzen ditugu akrosporta eta dantza konbinatuz.
4. Frantsesa
Aurreko ikasturtean hasitako lana sakontzen eta finkatzen saiatzen gara gai berrien bitartez hiztegia zabalduz. Ahozkotasunak lehentasuna izaten jarraitzen du.