Ikasleak: 30 neska-mutil, 3 taldetan
Detalle de la actividad: ALOHA MENTAL ARITHMETIC adimen garapenerako programa da, 5-13 urteko ikasleentzat. Bere helburu nagusia hau da: ikasleen kontzentrazioa eta arreta hobetzea, eta baita bere gaitasun matematikoak; bestalde entzumen gaitasuna, behaketaren ahalmena, irudi-oroimena eta orientatzeko sena areagotzen ditu.
Helburu hauek lortzeko, ALOHAk abakoa erabiltzen du kalkulu-tresna bezala. Unibertsitate desberdinetako ikerketek abakok umeengan ahalmen horiek garatzen laguntzen duela bermatzen dute. Eta guzti hori, modu didaktiko eta dibertigarri batez lantzen denez, bitartean neska-mutilek disfrutatzen dute.