2 urteko gelan haurrek adin honetan bereganatu behar dituzten trebetasunak lortzen laguntzen diegu. Era berean eguneroko ohiturak eta errutinak lantzen ditugu.
HARRERA
Haur Hezkuntza osoan baino batez ere 2 eta 3 urtekoen eskolara sartzeko garaia oso momentu delikatua da. Hau dela eta momentu hau asko zaintzen dugu. Haur eta familia bakoitzak agur esateko bere denbora hartuko du. Oso garrantzitsua bait da umea gelara lasai eta pozik sartzea.
Egunero gurasoak umeekin batera eskolara sartuko dira, umeei txamarrak kentzen lagunduko diete, eta andereñoarekin lehenengo kontaktua izango dute. Denok prest gaudenean goxo goxo gelara sartuko gara eta gure egunari hasiera emango digu.
METODOLOGIA
-
ITB PROIEKTUAK; Ikasteko, ikertzeko eta ikasitakoak elkarbanatzeko.
- TAILERRAK; Esperimentatzen, ikertzen eta manipulatzen ikasten dute.
-
GUNEAK: Natura gunea, Jolas gunea, Amets gunea, Argidun mahaia, Etxetxoa, Sormen gunea, Logika gunea eta Gune sentsoriala.
-
PSIKOMOTRIZITATEA: Umeek aukera izaten dute barne sentimenduekin bat egiteko eta mugimenduen bidez horiek adierazteko.
BAZKAL ORDUA
Bazkal ordua eskolako oso momentu garrantzitsua da. Poliki - poliki eta ume bakoitzaren erritmoa errespetatuz mahai inguruan dauden ohiturak barneratzen joaten dira. Giro lasaia lortu nahian 2 urteko haurrek beraientzako egokitutako jangelan bazkalduko dute.
LOA
Loa atsedena baino askoz gehiago ulertzen dugulako garrantzia handia emaen diogu. 2 eta 3 urteko haurrek lo egiteko aukera izango dute. Lo egiteko gela egoki bat daukagu non umeak musika lasaia entzunez lo hartuko du. Ume bakoitzak jangelako begiralea lagunduta eta bere "mantita, txupete eta panpinatxoa" hartuta goxo goxo bere ohetxoan sartuko da. Loaren iraupena ume bakoitzaren arabera izango da.
ITXIERA
Harrera bezala itxiera ere oso momentu garrantzitsua da. Egunean zehar egindako ekintzak gogoratuko ditugu, lagunei eta irakaslei agur esango diegu eta etxera joateko prestatuko gara. Gure eguna bukatu da.