Begirale Formazioa

Aurreko asteburuan gure Ikastetxeko lau begirale; Leire Arteche, Leire Mosquero, Sergio Palacios eta Alejandra Molano, La Sallek antolatzen duen Begirale Ikastaro ofiziala hasi dira egiten. 

Ikastaroan begirale batentzat garrantzitsuak diren gaiak landu dira; besteak beste; Haur eta nerabearen adinaren ezaugarriak, jokoak eta dinamikak, heziketaren ezaugarriak aisialdian eta sormena eta aisialdi dinamikak.

Lehenengo saioa amaitu dute eta ikasturte honetan zehar beste topaketa desberdinak izango dituzte Irungo La Sallen. Esperientzia oso ona izan da eta hurrengo topaketetan beraien formazioarekin aurrera jarraituko dute.