Matrikulazioa - Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza

Datorren ikasturterako zure seme/alabaren matrikulazioan pentsatzen ari bazara, gure ikastetxea ezagutzeko BANAKAKO BISITA aukera eskaintzen dizugu. Bisita egiteko hitzordua eskatu behar duzue galdetegi hau betez edo 943 590 557 telefonora deituz.

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako etapak ere ezagutu ditzakezu. Horretarako, adierazi galdetegian zein etapatan zauden interesatuta.