Ate Ireki presentzialak #LanbideHeziketa

Datorren urtean zer egin nahi duzun erabakitzeko unea iritsi da. Ezagutu gure heziketa-zikloen eskaintza. Erabiltzen dugun  metodologia berritzailea, ikaskuntza burutzeko modua, tailerrak, proiektuak etab ezagutzeko aukera izango duzue bertan.

Ate Irekiak Ikastetxean bertan egongo dira:

  • Osteguna, maiatzak 20, eskatu ordua 17:00etatik aurrera

Bertaratu ahal izateko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da. Beherago dagoen formularioaren bidez edo 943590557 telefonora deituz egin dezakezue. Mesedez, bisitek ondo funtziona dezaten, puntualtasuna eskatzen da.

Itxitura perimetrala izanez gero, jardunaldia online egingo litzateke eta gure Heziketa Zikloak ezagutzeko baliabide guztiak emango dizkizuegu.

* Egun hauetan etorri ezin baduzu jar zaitez gurekin harremanetan eta konponduko gara.