Lanbide Heziketako ikasleek informatikan eta teknologia berrietan trebatu dituzte Salkin elkarteko merkatariak

La Salle Berrozpeko Administrazio eta Finantzetako ikasleek informatikan eta teknologia berrietan trebatu dituzte Salkin elkarteko merkatariak

Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxeko Administrazioa eta Finantzak heziketa-zikloko lehenengo mailako ikasleek doako prestakuntza-saioa eskaini diete Salkin-eko, herriko merkatarien eta ostalarien elkarteko, bazkideei. nformatika eta teknologia berriak landu dituzte, arlo horiek partaideen negozioetan onuragarri izan daitezen. Batetik, posta elektronikoaren garrantzia eta funtzioak erakutsi dizkiete ikasleek partaideei, besteak beste, kontaktu-talde bereziak sortzen, fitxategiak bidaltzen eta spam-mezuak eta iruzurrak saihesten; bestalde, Googlek saltokiei eskaintzen dieten aukeren berri eman diete: inprimakiak, google-maps eta abar. Gainera, bezeroekiko harremanak eta zerbitzua hobetzeko ideiak azaldu dituzte. 

Aurreneko ekimen honen bidez La Salle Berrozperen eta Salkinen arteko lankidetzari ekin nahi diote, Elkartearen merkataritza-jarduera hobetzen laguntzeko eta kideen beharrei eta zalantzei erantzuteko helburuarekin.