PROEGA 2020: Nchmon yol (Guatemala)

Nazio Batuek Garapen Iraunkorrerako 17 helburu onartu zituzten duela bost urte. Horietatik boskarrena genero berdinatunaren aldekoa da. Hemen aurki dezakezue azalpen txiki bat bideo honetan:

 

Abian den astean horri buruzko gogoetak egin dira ikasgeletan. Datorren asterako ekintza bat proposatzen digu Ikastetxeko pertsona guztioi PROEGAk, gobernuz klanpoko erakunde salletarrak.

Helburu horrekin lotutako proiektu baterako diru lagutnza eskatzen du aurten PROEGAK. Guatemalan ari da gauzatzen eta "nesken haurdunaldi goiztiarra eta beraien kontrako biolentzia ekiditea, beti ere hezkuntzaren bitartez,"  du helburu. Proiektuaren berri zehatzagoa aurkezpen honen jarraian irakur dezakezue.

LSB ikastetxeak bat egin du proiektu horrekin gainerako La Salle Ikastetxeek egin duten bezala. Horregatik zuen borondatezko laguntza ekonomikoa eskatzen dugu. 

Gutun azala emango zaio ikasle bakoitzari dirua bertan jarri eta ikastetxera ekar dezan. Haintzat hartu mesedez, dirua helarazteko azken eguna martxoak 18  izango dela.